XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Araozko San Elias

Araoz, gure Gipuzkoa honetako herririk ezezagunetarikoa dugu.

Aizkorriko mazizoan galduta, Oñatiko auzoalde horretara heltzeko Jaturabeko haizpitartean barrena joan behar da.

Errepide estu bat jarraitu eta handik ehundaka metro batzuetara, Andartoko oinean, Araozko baserriak barreiaturik ikusiko ditugu.

Asfaltozko ibilbideak, benta zaharraren aurrean irregularki zabaltzen den plazatxo batean utziko gaitu.

Goian, muino baten gainean, San Migeleko eliza parrokiala dago.

Ameriketan aberastutako euskaldunek tenplu eta etxebizitzak garaiko gustuari jarraiki transformatu zituzteneko ordurarteko mendiko baserri apaletariko asko belaun-etxe bihurtu zirelarik garaiak ekartzen dizkigu gogora tenpluak.

Araozko San Migel parrokiari buruzko lehen berriak XV. mendearen amaierakoak dira.

Ignacio Zumaldek bere Historia de Oñate izenekoan adierazten duenez, eliza hori Oñatiko San Migel tenpluaren erreprodukzioa da, tamaina txikian egina.

XVI. mendean berritu egin zen, Araozeko parrokia hori handiagotuz, eta hurrengo mendearen erdialdean aldarea altxa eta absidea konpondu zen.

1727an egungo erretabloa egin zuten.

Zorua lauzazkoa da gurutzaduraraino eta puntu honetatik aurrera hilobiak hasten dira.

Araozko eliza.

Lope de Agirre garaiko irudi batean, Jaingoikoaren Hira delakoaren irudi ezagunik ez baitago.